Maiatzaren 18an egingo dira hondartzetako sorosleen probak

Baleike 2019ko mai. 12a, 12:02

Hilabete eskas geratzen da hondartza denboraldia hasteko. Zumaiako hondartzetan lan egin nahi duten sorosleek hautaketa prozesua pasa beharko dute larunbatean, Donostian.

Uda honetan BPXport enpresa arduratuko da Orioko, Donostiako eta Zumaiako hondartzetako sorosleen zerbitzuaz. Hondartza hauetan sorosle moduan lan egin nahiko duten lagunek hautaketa probak pasa beharko dituzte larunbat honetan, hilaren 18an, Donostian.

Hautatze probek lau fase izango dituzte: idatzizko azterketa, proba konbinatua, simulazio proba eta aurrez aurreko elkarrizketa. Proba hauetan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute www.bpxport.es/hondartzak webgunearen bitartez. Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da.