San Pedro Abesbatzak natura gogoan izan du bere azken kontzertuan

San Pedro Abesbatzak kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Foronda kultur etxeko atarian. 

Natura izeneko kontzertua eskaini zuen Amaia Aldalurrek zuzentzen duen koroak, eta natura hizpide duten abestiez osatutako programa abestu zuten. Naturako elementu ezberdinak agertzen ziren abestietan, eta baita eguneko une ezberdinen zein urtaroen deskribapenak ere.