Odieta dantzagune bihurtu zen atzo arratsaldean

Baleike 2019ko mai. 12a, 10:46

Odietako frontoia dantzagune bihurtu zen atzo arratsaldean. Hip hop, aretoko dantzak edo capoeira bezalako dantza estiloak ikusteko aukera izan zen frontoian. 

Eguzkipean egin zen dantza festa, eta halako egunetan gertatzen den bezala, jendetza hurreratu zen seme-alabak, familiartekoak edo lagunak dantza egiten ikustera.