Udaberriko jokoetarako izen ematea zabalik dago Hogarrean

Baleike 2019ko mai. 12a, 09:53

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak udaberriko jokoak antolatu ditu bere bazkideentzat. Punttoan, seiko urrean, eskoban, tutean eta musean arituko dira nagusiak. 

Izen ematea astearte honetara arte dago zabalik elkarteak Hogarrean duen bulegoan. Partaidetza handitzeko asmotan, aurten sari berezi bat izango da: bi urdaiazpiko zozkatuko dituzte partaide guztien artean. Xehetasun gehiago Hogarreko ohar taulan aurki daitezke.