200 bazkidera heldu da Zumaiako Emakumeon* Etxea

Bazkidetza kanpaina jarri zuen abian Zumaiako Emakumeon* Etxeak orain bi hilabete, eta emaitza bikaina izan da. Epe honetan 200 bazkidek egin dute bat ekimenarekin.

Emakumeon* Etxeko lagunak pozik daude erantzunarekin. "Gutako baikorrenok ere imajinatzen ez genuen kopurua da denbora labur honetan". Proiektua indartzeko ahalik eta babes handiena izatea nahi dute. "Horregatik, oraindik egin ez duzuenoi, gure proiektura batzera gonbidatu nahi zaituztegu. Esteka honetan aurkituko duzue online izena emateko modua: https://goo.gl/forms/pfbengCu0vquJ7Tm2".

"Guretzat baina, zenbatekoa bezain garrantzitsuak dira bidean sortzen ari diren sinergiak eta konplizitateak. Ibilian egiten da bidea eta zure babesari esker emango ditugu pausu berriak etxea eraikitzeko bidean".