Zabaldu dute Kantauri plazako hiru etxebizitza tasaturen zozketan parte hartzeko izen-ematea

Baleike 2019ko mai. 9a, 12:35

Otsaileko ezohiko plenoan, Kantauri plazako 4. zenbakidun atarian prezio tasatuko hiru etxebizitzen zozketa arautzeko baldintzen agiria onartu zuen udalbatzak. Izen-emate epea zabaldu dute jada, eta 2019an zehar zozkatuko dira etxebizitza hauek.

4. zenbakiko lehen solairuko A, C eta D etxebizitzak zozkatuko dituzte. A etxebizitzak 84,39 m²-ko azalera du, C etxebizitzak 96,45 m²-koa eta D etxebizitzak 89,99 m²-koa. Etxebizitza bakoitza garaje plaza batekin eta trastelekuarekin esleituko da.

Prezioei dagokionez, A etxebizitzak 238.189,47 €ko prezioa izango du, C etxebizitzak 263.234,52 €koa, eta D etxebizitzak 252.755,19 €koa.

Zozketan parte hartzeko adinez nagusiak edo emantzipatuak izan behar dute eskatzaileek; gutxienez azken bi urteetan herrian erroldatuta egon beharko dute, edo azken urteetan gutxienez bost urte Zumaian erroldatuta egon; bizikidetza-unitatea osatzen duten kideek ezingo dute beste etxebizitzarik izan; eta ezarritako gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak bete beharko dituzte: 25.000 euro gutxienez, eta 58.500 euro gehienez.

Eskaera-ereduak behar bezala beteta Zumaiako udaletxeko bulegoan erregistratuko dira. Epea maiatzaren 22an emaitzen da.