Alkategaiei elkarrizketak maiatzeko Baleike aldizkarian

Baleike 2019ko mai. 9a, 11:55

Maiatzaren 26an egingo dira udal hauteskundeak. Lau alkategai izango dira herriko agintea sinbolizatzen duen uztaiaren lehian: Oier Korta (EAJ-PNV), Iñaki Ostolaza (EH Bildu), Arritxu Marañon (PSE-EE) eta Patricia Camacho (Uzin). Lau alkategaiak elkarrizketatu ditugu maiatzeko Baleike aldizkarian.

Horrez gain, herritar batzuei galdera bat egin diegu: "Zer eskatzen diozu alkate berriari?".

Gai gehiago ere aurkituko dituzue maiatzeko aldizkarian. Hitz Tantak atalean, Beti Gazte dantza taldean aritutako Alaitz Aizpurua eta Jon Imaz elkarrizketatu ditugu. Juan Ramon Llavoriren argazki bat doa Izpiak eta hizkiak atalean. Andoni Etxaniz, Sara Ibarguren eta Iker Gonzalez Cobeaga dira iritzi emaileak zenbaki honetan.

Maiatzeko zenbakia gaurtik aurrera izango dute bazkideek bere etxebizitzatan. Datozen egunotan ohiko saltokietan ere salgai izango da.