Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolari lehiatuko dira maiatzaren 25ean Zumaian

Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolari lehiatuko dira maiatzaren 25ean Zumaian

Boxeo gaua izango da maiatzaren 25ean Lubaki kiroldegian. Sei borrokaldi izango dira guztira, eta hirutan Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolari arituko dira.

San Pedro jaien bueltan ospatu izan ohi dira boxeo jaialdiak Lubakin. Aurten maiatzaren 25era aurreratzea erabaki du klubeko buru Ruben Arredondo kubatarrak. 

Jaialdia 20:00etan hasiko da, eta sei borrokaldi izango dira guztira. Horietatik hirutan Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariek hartuko dute parte: Mady Diamek 64 kilotan, Aner Oiangurenek 74 kilotan eta Imanol Odriozolak 83 kilotan. 

Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai Lubaki kiroldegian.