San Pedro jaiak antolatzeko bilera egingo da datorren astean

Baleike 2019ko mai. 7a, 12:21

Santelmoak pasa berri, sanpedroei begira jarri behar gara, eta festa horiek antolatzeko Udaleko Kultura Sailak bilera batera deitu ditu herritarrak maiatzaren 15ean. Bertan udako ekitaldiez ere hitz egingo da.

Aurtengo San Pedro jaiak ekainaren 28 arratsaldean, ostiralean, hasiko dira, eta asteburuan zehar jarraituko dute. Festa horiek antolatzeko, beraz, Udaleko Kultura Sailak bilera batera deitu ditu herriko elkarte, talde eta norbanakoak.

Jai horiez gain, ekaineko San Juan/Ekhi jaia, eta uztaileko eta abuztuko ekitaldiak antolatzeko proposamenak jasoko dira (Euskal jai eguna, Berbena, Koadrila eguna...).

Bilera maiatzaren 15ean, asteazkenean, egingo da Alondegian, 19:00etan.

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak daudenak, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxeko bulegora zuzendu dezakete (943.86 10 56 / kultura@zumaia.eus).