Bihartik aurrera dohainik eskuratu ahal izango da memoria historikoaren inguruko liburua

Baleike 2019ko mai. 6a, 10:47

Udaletxeko harreran jaso ahal izango da liburua bihartik aurrera, dohainik. 

Martxoan aurkeztu zuten  Zumaian Bigarren Errepublikatik lehen Frankismora gertatutakoen inguruan eginiko ikerketak biltzen dituen liburua. Aurkezpen ekitaldian banatu zituzten liburuaren aleak, baina bihartik aurrera dohainik eskuratu ahal izango dira udaletxean. Herritar bakoitzak bi ale jaso ahal izango ditu gehienez ere, aleak agortu bitartean. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era izango da zabalik udaletxeko harrera.