Infantil eta kadete mutilak irabazle Errenteriako batel estropadan

Baleike 2019ko mai. 4a, 17:59

Sabino Etxebegurenen omenezko batel estropada jokatu da gaur arratsaldean Errenterian. Zumaiako ontziek emaitza bikainak lortu dituzte. 

Hiru ontzirekin hartu du parte Telmo Deun Arraun Elkarteak estropada honetan, eta baita bi bandera etxera ekarri ere. Infantil mutilek eta kadete mutilek beraien estropadak irabazi dituzte; infantil neskak, berriz, bigarren izan dira.