Poteo feminista, Emakumeon* Etxeari babesa emateko

Baleike 2019ko mai. 4a, 13:25

Argazki txokoa egin zuten Kofradian, eta kalez kale aritu ziren ondoren, musikaz giroturik. 

Santelmoetako repetizioak poteo feministarekin hasi dituzte Emakumeon* Etxeko kideek eta proiektuari babesa erakutsi nahi izan dioten herritarrek. Mugimendu feministarekin elkarlanean, argazki txokoa egin zuten atzo Kofradian, eta kalez kale aritu ziren ondoren, musikaz giroturik.