Espainiako Maratoi Motzeko Txapelketa irabazi du Irati Osak

Baleike 2019ko mai. 3a, 11:11
Irati Osa Espainiako Maratoi Motzeko Txapelketan. Argazkia: Santiagotarrak

23 urtez azpikoen mailan lortu du urrezko domina Irati Osak, eta laugarren amaitu du sailkapen nagusian. Mutiletan, Martin Egaña laugarren izan da eta Unai Azkune zazpigarren, hauek ere 23 urtez azpikoen artean.

Joan den asteburuan jokatu zen Espainiako Txapelketa Aranjuezen (Madril), maratoi motzeko distantzian. Distantzia horretan Espainiako Txapelketa antolatzen den lehen aldia da, baina Irati Osak probatuta zeukan iazko Munduko Kopan, berak azaldu digunez. Itxas Gainetik Irati Osa, Martin Egaña eta Unai Azkune joan ziren lehiatzera, hirurak ere 23 urtez azpikoen mailan. Baita emaitza oso onak lortu ere: Irati Osa txapeldun izan zen ( eta laugarren sailkapen nagusian, hirugarrenarekin esprintean helmugaratuta), Martin Egaña laugarren eta Unai Azkune zazpigarren.

Bihar, hilaren 11n, Euskadiko Txapelketa jokatuko da Getxon, eta han izango dira Itxas Gaineko piraguistak. Irati Osak atseden hartuko du, datorren astean pistako hautatze probak dauzkalako.