Beti Gazte dantza taldearen historia jasotzen duen erakusketa zabalduko dute ostiralean Oxforden

Baleike 2019ko mai. 2a, 16:32

Zumaiako Beti Gazte dantza taldearen historia laburbiltzen duen argazki erakusketa zabalduko da ostiral honetan, hilaren 3an, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hau maiatzaren 12ra arte izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian.

Dantza talde hau 1966an sortu zuten, eta 1999an desegin zen 33 urteko ibilbidea egin ondoren. Hiru hamarkada luzeko historia kontatu nahi izan dute Beti Gazteko taldekideek argazkien bidez.

Beti Gazte dantza taldearen eguna ere prestatu dute. Maiatzaren 18an izango da, larunbatean. Taldean aritutako dantzariak eguerdiko ordu batean elkartuko dira Kofradian argazki bat ateratzeko. 13:30ean hasita trikipoteoa egingo dute herriko kale eta tabernatan zehar, eta 14:30ean lagunarteko bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazako Beheko Plaza jatetxean.

Bazkarian parte hartzeko betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Laboral Kutxako ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korrontean egingo dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10 izango da.