Santelmoak 2019

Bi abesbatzaren kontzertua egingo da bihar Komentuan, repetizioen hasieran

Baleike 2019ko mai. 2a, 10:19

Zumaiako Beheko Plaza eta Kantabriako Valle de Camargoko Coral Mateo Escagedo Salmon abesbatzek kontzertua emango dute, bihar, ostirala, santelmoetako repetizioen hasieran. Emanaldia 20:00etan izango da Komentuan.

Larunbatean, Beheko Plaza abesbatza kalez kale arituko da kantuan. Eusebio Gurrutxaga Plazan hasiko dira eguerdiko hamabitan.