Santelmoak 2019

Zortzi erroko aspirina zopa bihurtuta

Baleike 2019ko api. 30a, 16:12

Oraindik izango da santelmoen lehen asteburuak sortutako ajea kendu ezinik dagoen herritar bat edo beste. Gaur, San Telmo bigarren eguna, olagarro-zopa eman dute herriko elkarte edo taberna batzuetan. Ajea gainetik kentzeko modu aproposa dela diote herriko zaharrek. 

Ohikoa den bezala, goiz osoan izan dira lanean Bixente eta konpainia eguerdian emango zuten zopa prestatzen. Olagarro lehorra, ogia, tipula, ura eta sukaldariaren trebezia behar dira zopa prestatzeko. Eguerdirako herritarrak hurreratzen hasi dira elkartera, baina, usadioari jarraituta, 12:30ak arte ez dira zerbitzatzen hasi. Gehienak berrindartuta atera dira elkartetik sabelean zopa platerka bat sartu ondoren.