Santelmoak 2019

Jende ugari izan da santelmoetako prozesioan

Baleike 2019ko api. 29a, 13:47

Ohiturazko prozesioa egin da San Telmo ermitara gaur goizean. Eguraldia lagun, jende asko joan da santuaren alboan.

Festetako egun handia ospatzen ari gara gaurkoan, eta santuaren omenez, prozesioa egin da ermitara.

Lehendabizi, bandaren laguntzarekin, udaletxetik parrokiara joan dira alkatea eta zinegotzi batzuk. Behin parrokiara iritsitakoan, santua atera dute horren ardura duen laukoteak, eta beraiekin batera hainbat herritarrek hartu dute parte prozesioan. Hemen dituzue goizeko argazkiak.