Santelmoak 2019

Giro ederrean igo dute Kofradiako bandera

Baleike 2019ko api. 29a, 11:09

Jose Luis Arribas arrantzale ohiak igo du Kofradiako bandera gaur gauerdian, danborren eta Bandaren doinuez lagunduta. Ohikoa den bezala, jendetza izan da Erribera kalean une horretan. 

Gauerdia izateko minutu batzuk falta zirela sartu da danborrada Erribera kalean. Ordurako kalea hartuta zuten makina bat herritarrek, gazteek zein helduek. Gaueko 12:00ak puntuan, San Telmo martxa jotzen hasi dira danborrada eta Musika Banda, eta musikarekin dantzan igo du Arribasek Kofradiako bandera.