Zumaian EAJk irabazi ditu Espainiako hauteskundeak

Baleike 2019ko api. 28a, 22:23

Santelmoak izan arren, parte hartze handia izan da herrian: %73,53. Bigarren alderdi bozkatuena EH Bildu izan da.

2019ko Espainiako hauteskundeak San Telmo jaiak harrapatu ditu bete-betean. Hala ere, egun guztian zehar, jendearen parte hartzea nabarmena izan da, hain zuzen, 2016koekin alderatuta, gutxienez hamar puntutan hazi baita. 

EAJ izan da alderdirik bozkatuena Zumaian % 33,17arekin. Bigarren, oso gertutik, EH Bildu geratu da, % 32,60arekin.

Hauek izan dira hauteskunde egun honetako emaitzak:

  • EAJ: % 33,17 ( 1.858 boto)
  • EH Bildu: % 32,60 (1.826 boto)
  • PSE-EE: % 15 (840 boto)
  • Elkarrekin Podemos: % 13, 94 (781 boto)
  • PP: % 2,29 (128 boto)
  • Cs: %1, 18 (66 boto)
  • Vox: % 0, 59 (33 boto)
  • PACMA: % 0,48 (27 boto)
  • EB: % 0,14 (8 boto)
  • PUM+J: % 0,14 (8 boto)
  • ELAK/PCTE: % 0,05 (3 boto)
  • Recortes Cero-GV: % 0,02 (boto 1)

Baliogabeak % 0,50 izan dira, (botoen 28) eta zuriak, aldiz, % 0,39 (botoen 22).

2016ko Espainiako hauteskundeetan baino parte hartze handiagoa izan da gaur (%73,53); orduan abstentzioa %34,99koa izan zen, eta, gaur, % 26,47koa izan da. 2016an ere EAJk jaso zituen boto gehien, 1.390 boto, hain zuzen ere. Bigarren indarra EH Bildu izan zen, 1.191 boto eskuratuta. Podemosek 1.317 boto jaso zituen, PSE-EEk 549 boto eta PPk 213.