Santelmoak 2019

BIDEOA. Festa giroa tabernetan ere

Baleike 2019ko api. 28a, 18:06

Festa giroa nagusi da herriko txokoetan, kaleetan eta, noski, tabernetan. Ohiko mugimenduarekin nahikoa ez bazen, trikitilariek eta musikariek jai giroa areagotzen dute.

Julian Azkunek eta Edu Aristik osatutako Trikitxas bikotea kalez kale eta tabernaz taberna ibili dira gaur, bideoan ikus daitekeen bezala.