Santelmoak 2019

Aldaketa San Telmo eguneko pilota partidan

Baleike 2019ko api. 28a, 16:40

Eskuzko pilota jaialdia jokatuko da bihar Aitzuri frontoian, 17:00etatik aurrera. Buruz buruzko txapelketako partida jokatuko da, eta baita eskuz binakako beste partida bat ere. 

Eskuz binakako partidan aldaketak izango dira. Hasieran aurreikusitako Zabaleta eta Elordi ez dira Zumaian izango. Hala, partida honela geratuko da: Mendizabal III.a - Martija, Arteaga II.a - Ladis Galartzaren aurka. Ondoren txapelketako partida jokatuko dute Rezustak eta Peio Etxeberriak.

Sarrerak salgai daude Internet bidez, hemen