Santelmoak 2019

Kaleak eta gaua guztionak direla aldarrikatzeko manifestazioa egin dute

Baleike 2019ko api. 28a, 09:39

Zumaiako Mugimendu Feministak eta Amalgamak taldeak kaleak eta gaua guztionak direla, eta eraso sexistatik eta LBGTI+foborik onartuko ez situztela aldarrikatu dute aste honetan. Mezua gauean egindako manifestazio batekin indartu dute. 

Maddik txosnagunean emandako kontzertuaren ondoren atera da manifestazioa. Amaiako plazatik pasa ondoren, joan-etorria egin du Erribera kalean zehar, eta txosnagunera itzuli da. Oholtzara igotza manifestua irakurri dute amaieran.