Santelmoak 2019

25 haurrek hartu dute parte santelmoetako I. xake jaialdian

Santelmoetako I. xake jaialdia jokatu zen atzo arratsaldean Oxford aretoan, Kbi xake klubak antolatuta. 25 haurrek hartu dute parte lehen txapelketa honetan, zumaiarrek bai, eta baita Gipuzkoako beste herrietatik etorritakoek ere. 

Herriko 11 jokalari aritu ziren atzo Oxforden. Beste jokalariak Hondarribikoa, Azkoitikoa, Elgoibarkoak, Irunekoak, Azpeitikoak eta Zarauzkoak izan ziren.

Irabazlea Oier Sarasketa zumaiarra izan da, bigarren Iker Tafall hondarribiarra sailkatu da, eta hirugarren Beñat Cearsolo elgoibartarra. Lehen neska Siena Ibarra irundarra izan da.