Zumaiak bi ontzi sartu ditu Espainiako batel txapelketako finaletan

Baleike 2019ko api. 28a, 08:26

Espainiako batel txapelketa ari dira jokatzen Vigon, Galizian. Atzo jokatu ziren sailkatze estropadak, eta gaur finalak jokatuko dira. Zumaiako arraun elkarteak bi ontzi sartu ditu final hauetan. 

Hiru ontzirekin joan da Zumaiako Arraun Elkartea galiziara. Infantil neskak bigarren izan ziren atzo beraien txandan, Mecosengandik bi segundo eskasera. Gaur banderaren borrokan izango dira. Infantil mutilak ere bigarren izan ziren sailkatze estropadan, beraien txandan, Pueblaren atzetik hiru segundotara. Hauek ere txapelketa irabazteko borrokan izango dira. 

Kadete mutilak, berriz, finaletik kanpo geratu dira. Hirugarren izan ziren beraien txandan eta, ondorioz, Federazio saria jokatuko dute.