Santelmoak 2019

Txupinazoak eman die hasiera San Telmo jaiei

Baleike 2019ko api. 27a, 15:59

San Telmo ermita alboan dagoen zelaitik jaurtikitako suziriak eman die hasiera San Telmo jaiei. Hasiera ofiziala esan beharko, festa giroa nagusi zen eta bezperatik Zumaian. 

Ohikoa den bezala, jende kopuru handia hurreratu da San Telmo ermita ingurura herriko jaiei hasiera ematen txupinazoa ikustera. Oier Korta alkateak jaurtiki du suziria, eta haren ondoren hamaiketakoa eman dute Larretxo auzoan. Eguerdira bitarteko ekitaldiekin jarraituta, euskal dantzen erakustaldia egin dute Txori Txikiko ikasleek Ondartxo plazan.