Zumaia euskaraz girotu dute pankarta batzuen bidez

Baleike 2019ko api. 27a, 11:17
Argazkiak: Imanol Azkue

San Telmo jai hauetan euskarak ere presentzia izango du herriko kaleetan. Bai ahoetan, eta baita Zumaiako leku batzuetako hormetan ere. 

Izan ere, Zumaiako euskaltzale talde batek euskararen inguruko leloak dituen pankarta batzuk jarri ditu herriko hiru tokitan: txosnagunean, Kofradian eta Moilaberriko estazio zaharrean. Lelo hauek baleike.eus bertan egindako inkesta baten bidez aukeratu dituzte. "Jaia euskaraz egin nahi dugu, euskaraz bizi, eta herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu euskara guztion mingainetan dantzan jartzen laguntzeko".