Nazio askapena eta klase borrokaren inguruko hitzaldia antolatu du Zumaiako Ernaik

Baleike 2019ko api. 26a, 10:52

Maiatzak 1aren harira antolatu dute saioa. Floren Aoizek gidatuko du, eta eztabaidarako tartea ere irekiko dute ondoren. 

Langileen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, Borrokaren bi aldeak eztabaida saioa antolatu du Zumaiako Ernaik. Maiatzaren 2an izango da, Torreberri gaztetxean, 19:00etan hasita. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, klase borroka eta nazio askapena izango dituzte hizketagai saioan. Hamarkadak igaro dira Txabi Etxebarrietak eta Argalak Euskal Herrian klase borrokak nazio askapen forma hartzen duela argudiatu zutenetik. Nolanahi ere, gaur egun bizirik jarraitzen duen gaia dela uste dute Zumaiako Ernaiko kideek. Floren Aoizek gidatuko du saioa, eta eztabaidarako tartea ere irekiko dute ondoren.