Santelmoak 2019

BIDEOA. Eraso sexista eta LGBTI+foboen aurkako protokoloa osatu dute

Baleike 2019ko api. 26a, 08:26

Gaur hasiko dira San Telmo jaiak herrian, eta festen baitan gerta litezkeen eraso sexista eta LGBTI+foboen aurkako protokoloa osatu dute Zumaiako Mugimendu Feministak eta Amalgamak taldeak. 

Zumaiako Mugimendu Feministak eta Amalgama taldeak agerraldia egin zuten pasa den asteazkenean Amaiako plazan. Jaiak eta kaleak "guztionak direla" aldarrikatu zuten, eta baita festak askatasunez gozatu nahi dituztela ere, "kaleak ere gureak direlako!".

Eraso sexista edo LGBTI+ baten aurrean osatutako protokoloa ere osatu dute bi elkarteek. Horren berri ematen da bideoan.