Santelmoak 2019

Egun osoko udaltzaingo zerbitzua egongo da santelmoetan

Baleike 2019ko api. 25a, 10:23

Azken hiru urteetan egin den moduan, segurtasun neurriak indartu egingo dira festetan.

Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingo zerbitzua 24 orduz eskainiko da santelmoetan. Zerbitzu hori bi asteburuetan egongo da indarrean: hilaren 26an, 27an eta 28an eta maiatzaren 3an eta 4ean.

Horri lotuta, Ertzaintzaren pertsonala ere indartuko da, horrela, elkarlanean, zaintza zerbitzua hobetu eta segurtasuna bermatzeaz gain, puntu beltzei edota elkarbizitza oztopatzen duten egoerei aurre egin eta horiek ekiditeko.

Amaitzeko, Udalak jai egun alai, bizi eta zoriontsuak izatea opa die herritarrei, berdintasunean eta errespetuan oinarrituta, ekintzez gozatu eta Santelmoak elkarrekin giro onean disfrutatzeko.