Santelmoak 2019

Argazki txokoa eta poteo feminista egingo ditu Emakumeon* Etxeak santelmoetan

Baleike 2019ko api. 25a, 09:08

Zumaiako Emakumeon* Etxearen proiektuari babesa erakusteko argazki txokoa eta poteo feminista antolatu ditu Zumaiako Emakumeon* Etxeko elkarteak mugimendu feministarekin elkarlanean.

Santelmoetako bigarren ostiralean, repetizioetan, izango dira ekitaldiak. 18:30ean hasiko dute programazioa Kofradian, argazki txokoa jarrita. Jarraian, 19:00etan, Kofradiatik bertatik abiatuta poteo feminista egingo dute, musikaz giroturik.