Buruz buruko txapelketako partidarako pilotak aukeratuko dituzte bihar Aitzurin

Baleike 2019ko api. 24a, 14:20
Peio Etxeberria. Argazkia: Aspe

Buruz buruko txapelketako partida jokatuko da astelehenean, hilaren 29an, Aitzuri frontoian. Beñat Rezusta eta Peio Etxeberria neurtuko dira Zumaian. 

Rezusta eskuz binakako txapelketa irabaztetik dator, eta bera izango da txapelketa honetan arituko den atzelari bakarra. Aurrean Peio Etxeberria gazte nafarra izango du. Asier Agirreri 6-22 emaitzarekin irabaztetik dator, eta gogotsu kantxaratuko da astelehenean. 

Bi pilotariak Zumaian izango dira bihar. Aitzurin entrenamendu saioa egingo dute 10:00etatik 14:00etara, eta 13:30ak aldera asteleheneko norgehiagokan erabiliko dituzten pilotak hautatuko dituzte.