Festetan egingo dituzten ekimenen berri emango dute bihar Mugimendu Feministak eta Amalgamak

Baleike 2019ko api. 23a, 21:06

San Telmo jai hauetan Zumaiako Mugimendu Feministak eta Amalgama taldeak ekimen batzuk egingo dituzte. Horien berri emateko, agerraldi bat egingo dute, bihar, asteazkena, 19:00etan, Amaiako plazan. 

Ekimen hauen bitartez, "Zumaiako emakumeen, transen, bisexualen, bolleren, mariken eta instersexualen indarra erakutsi nahi" dutela aldarrikatzen dute. "Danok baikara emakume, danok baikara transak, danok baikara bisexualak, danok baikara bollerak, danok baikara marikak, danok baikara inersexulak. Danok gara zu. Ez zaude bakarrik. Ez gaude bakarrik. Batuta egin dezakegu, zurekin, harekin, nirekin!", diote agerraldiaren berri emateko zabaldu duten oharrean.

Festak askatasunez gozatu nahi dituztela ere aldarrikatu nahi izan dute, "kaleak ere gureak direlako! Greba feministan zein LGBTI+ aldarrikapenetan egin bezala, emakumeak, transak, bisexualak, bollerak, marikak eta intersexualak protagonistak izan nahi dugu, ez biktimak", azpimarratu dute.

Festak gainean ditugun honetan, "kaleak hartuko" dituztela nabarmendu dute.