Pulpoko kadeteek ezin izan dute Calellako txapelketa irabazi

Baleike 2019ko api. 22a, 21:13

Pulpoko gaztetxoen taldeak buru-belarri aritu dira lanean Aste Santuan jokatutako txapelketatan. Gaur arratsaldean kadete mailako mutilen talde Neumaticos Bayonaren txanda izanda. Finala jokatu dute Calellan, baina ezin izan dute irabazlearen garaikurra etxera ekarri. 

Calella i Pineda de Marren jokatutako 39. Costa Mareseme nazioarteko txapelketa jokatuko dute Pulporen kadete mailako neska-mutilek asteburu honetan. Neumaticos Bayona Pulpo mutilen taldea finalera heldu da, eta gaur arratsaldean Ballsportverein 93 Magdeburg Olvenstedt talde alemaniarraren aurka neurtu dira. Alemaniarrak nagusi izan dira, eta 21-14 emaitzarekin irabazi dute. 

Zumaiarrek, baina, gustura egoteko arrazoiak dituzte.