Santelmoak 2019

Anarik eta Izaki Gardenakek joko dute txosnetan, santelmoetan

Baleike 2019ko api. 22a, 11:45
Argazkia: Juan Luis Romatet

Ostiralean hasiko dira San Telmo jaiak Zumaian, eta aurreko urteotan bezala, musika saioez, tailerrez eta bestelako ekintzez osatutako eskaintza prestatu dute txosnetan. 

Azken urteotan maila handiko kontzertuak ikusteko aukera izan da txosnetan. Petti & Etxeko Uzta edota Rukula igo dira txosnetako oholtzara, besteak beste. Ez da ahaztu behar, ezta ere, repetizioetako ostiralean egiten den bertsio gaua. Horiez gain, bazkariak eta bestelako ekintzak ere izango dira festek iraungo duten bi asteburuetan.

Zumaiko Txosnakek ezagutzera eman du jada aurtengo festetarako prestatutako egitaraua:

Apirilak 26, ostirala

22:30ean, DJ Txankleta eta DJ Pi.

Apirilak 27, larunbata

14:30ean, gazte bazkaria Gaztetxean.
18:00etan, poteo musikatua.
22:30ean, kontzertuak: Maddi, Fly Shit, Leihotikan.
23:30ean, Batukada kalejira txosnagunetik. 

Apirilak 23, igandea

19:00etan, salsa tailerra.
22:30ean, DJ Bull.

Maiatzak 3, ostirala

19:00etan, Poteo feminista, Emakumeon* etxearen alde.
22:30ean, bertsio gaua: Rotten XIII, Loquillo y Trogloditas, Red Hot Chili Peppers, Led Zeppelin, Cicatriz, Fugazi, eta gehiago.

Maiatzak 4, larunbata

14:30ean, preso eta iheslarien aldeko bazkaria txosnagunean. Txartelak salgai daude Inpernupen.
22:30ean, kontzertuak: Anari, Izaki Gardenak, Marlik.