Kataluniara joango dira Beheko Plazakoak ekainean

Baleike 2019ko api. 21a, 10:11

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideentzako beste bidaia bat antolatu du. Oraingo honetan Kataluniara joango dira, ekainaren 14tik 21era bitartean. 

Egitarauaren arabera, bisita hauek egingo dituzte: Bartzelona, Nuriako harana, Cadaqués, Ampuriabrava eta Montserrateko monasterioa.

Izenak emateko epea astearte honetan, hilaren 23an zabalduko da, elkarteak zaharretxean duen bulegoan. Ordutegia 11:00-12:00 da. Pertsona batentzako edo, gehienera jota, bientzako izena emateko aukera izango da pertsonako. Bidaian, gehienez, 60 lagunentzako tokia egongo da. Bidaiaren aurreko bilera ekainaren 11n egingo da, 18:00etan hasita.