Bigarren izurde bat agertu da hilik Santiagon

Baleike 2019ko api. 20a, 19:41

Bigarren izurde bat aurkitu dute hilik arratsaldean Santiago hondartzan, N-634 errepideko tunelaren azpian. Litekeena da goizean itsasertzean aurkitu duten eta itsasora bueltatu duten animalia bera izatea.

Bi izurde aurkitu dituzte gaur goizeko 8:30ak aldera Santiago hondartzako itsasertzean. Hauetako bat zaurituta zegoen eta hil egin da. Bigarrena itsasora bueltatzea lortu dute, nahiz eta inguruan bueltaka jarraitu duen.

Arratsalde partean, 18:15ak aldera, beste dei bat jaso dute Udaltzaingoan, Santiagon beste izurde bat agertu dela esanaz. Hau, baina, hilik zegoen. Kostako errepideko tunelaren parean aurkitu dute, eta litekeena da goizean itsasora bueltatu duten izurde bera izatea.

Ambar elkarteko kideek jasoko dituzte bi animaliak, eta autopsiak egingo dizkiete heriotzaren arrazoia zein izan den jakiteko.

Erlazionatuak