Eneko Urbieta bigarren izan da Mendexako zaldi lasterketan

Baleike 2019ko api. 19a, 10:32

Zaldi lasterketak jokatu ziren atzo Mendexako Karraspio hondartzan. Bertan, Eneko Urbieta zumaiarra bigarren sailkatu zen, lasterketa irabazi zuen Ander Iruretagoiena antiguotarraren atzetik. 

Zumaiar gehiago ere izan ziren atzoko proban. Hala, Motxanekua elkarteko Eneritz Etxabe laugarren izan zen, eta Alex Aramendi zazpigarren.