'Lo dejo cuando quiera' eta 'Dumbo' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Bihartik astelehenera, hainbat saiotan botako dute Carlos Theronen 'Lo dejo cuando quiera' filma. Bihar, igandean eta astelehenean, aldiz, Disney ekoiztetxearen luzemetraiare saio bana izango da.

Lo dejo cuando quiera
Krisiaren ondorioz, Pedro, Arturo eta Eligio, unibertsitateko hiru irakasle, lanik gabe geldituko dira. Egoera horretan, irtenbide bat bilatuko dute boladan jarriko den droga sintetiko bat asmatzean. Gaueko giroan murgilduko dira. (berria.eus)

Zuzendaria: Carlos Theron. 
Aktoreak: David Verdaguer, Ernesto Sevilla, Carlos Santos, Ernesto Alterio. 
Herrialdea: Espainia.
Iraupena: 104 minutu.

Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean. Larunbatean 22:15ean ere egongo da.

Dumbo
Disney ekoiztetxe aski ezagunaren filma da Dumbo. Familia guztientzat zuzendutako pelikula honetan istorioaren egokitzapen berri bat egiten da; marrazki bizidunak alboratu eta pertsonaia errealak izango ditu.

Gainbeheran dagoen zirku baten jabe da Holr Farrier protagonista. Bisitari faltarekin gutxi izango balu bezala, ezaugarri berezi bat duen elefante baten jaiotzak are gehiago piztuko du bere atsekabea. Belarri erraldoiak ditu Dumbo txikiak, eta ez dirudi bere espezieko beste kideen mailako ikuskizunik emateko gai denik. Hala, bere seme-alaba txikien esku utziko du animalia zaintzearen ardura. (zinea.eus).

Zuzendaria: Tim Burton.
Aktoreak: Colin Farrell, Danny DeVito, Michael Keaton.
Herrialdea: AEB.
Iraupena: 112 min.

Ordutegia: ostiralean, igandean eta astelehenean 16:30ean.