Gaueko autobus zerbitzu berezia egongo da Zarauzko Garagardo Azoka dela eta

Baleike 2019ko api. 18a, 10:19

Lurraldebusek gaueko zerbitzu berezia jarri du Zumaia eta Orio artean gaur eta bihar.

Atzo zabaldu zituen ateak Zarauzko Garagardo Festak eta astelehenera bitarte herrialde ezberdinetako garagardoak dastatzeko aukera izango da. Urtero-urtero jende andana biltzen da bertan, hori dela eta, Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak jarri ditu Zumaia eta Orio artean.

Zerbitzu hori gaur eta bihar izango da ondorengo orduetan:

Zumaiatik Oriorantz: 23:00, 01:00, 03:00 eta 05:00etan.

Oriotik Zumaiarantz: 01:35, 03:35 eta 05:35ean.

Larunbat gauean ohiko zerbitzua egongo da.