Kimikarin zientzia tailerra izango da apirilaren 24 eta 25ean

Baleike 2019ko api. 17a, 18:30

Haurrak zientziarekin ere dibertitu daitezkeela erakusteko asmoz antolatu du tailerra Udalak. Alondegiko Oxford aretoan eskainiko diete tailerra 8 eta 12 urte bitarteko haurrei. 

Kimikari tailerra antolatu du Udalak, haurrak zientziarekin ere dibertitu daitezkeela erakusteko. Apirilaren 24an eta 25ean eskainiko diete tailerra 8 eta 12 urte bitarteko haurrei, Alondegiko Oxford aretoan, 11:00etatik 13:00etara. 

Tailerreko plazak mugatuak izango direla adierazi dute Udaletik. Izena emateko, kultura@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943 86 10 56 telefono zenbakira deitu daiteke (9:00-14:30 bitartean). Eskaera bakoitzean bi pertsonak izango dute izena emateko aukera.