Merkatari, ostalari eta zerbitzuetako hondakin bilketa zerbitzua indartuko dute Aste Santuan

Baleike 2019ko api. 17a, 15:34

Zerbitzua indartzeko bilketa gehigarria izango da, beraz, mantendu egingo dituzte ohiko bilketa egun eta orduak. 

Aste Santua dela eta, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako hondakinen bilketa zerbitzua indartuko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Ohiko bilketez gain, errefusaren atez ateko bilketa berezia egingo dute igande goizean ere, ohiko orduan.