Santelmoak 2019

Santelmoetako presoen aldeko bazkarirako txartelak salgai daude Inpernupen

Baleike 2019ko api. 17a, 10:20

Bazkaria santelmoetako bigarren larunbatean egingo da txosnagunean.

Presoen aldeko bazkaria egingo da maiatzaren 4an, santelmoetako bigarren larunbatean, txosnagunean. Txartelak dagoeneko salgai daude Inpernupen, 16 eurotan, apirilaren 28a arte.

Hau izango da bazkariko menua:

  • Txorizoa eta urdaiazpikoa
  • Entsalada epela pikillo eta urdaiazpikoarekin
  • Karrillerak oporto saltsan
  • Baserriko yogurta
  • Kafea eta kopa

Oharrak: Begetarianoentzako aukera eskainiko da. Horretarako, txartela erostean abisatu egin beharko da.