Moto baten eta auto baten arteko istripua izan da hiriguneko sarreran

Baleike 2019ko api. 16a, 16:17

Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute. Moto gidaria lurrera erori da, eta Donostiako ospitalera eraman dute.

Gaur, asteartea, moto baten eta auto baten arteko istripua izan da hiriguneko sarreran, gasolindegiaren parean. Udaltzaingoak Baleikeri jakinarazitakoaren arabera, bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute. Kolpearen ondorioz, moto gidaria lurrera erori da, eta larrialdi zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman dute. Adin ertaineko gizonezko zumaiarra da zauritua.