2019/04/19 - 2019/04/22 16:30ean

Zinema

Dumbo

Dumbo
Aita Mari aretoa, Zumaia

Disney ekoiztetxe aski ezagunaren filma da Dumbo. Familia guztientzat zuzendutako pelikula honetan istorioaren egokitzapen berri bat egiten da; marrazki bizidunak alboratu eta pertsonaia errealak izango ditu.

Gainbeheran dagoen zirku baten jabe da Holr Farrier protagonista. Bisitari faltarekin gutxi izango balu bezala, ezaugarri berezi bat duen elefante baten jaiotzak are gehiago piztuko du bere atsekabea. Belarri erraldoiak ditu Dumbo txikiak, eta ez dirudi bere espezieko beste kideen mailako ikuskizunik emateko gai denik. Hala, bere seme-alaba txikien esku utziko du animalia zaintzearen ardura. (zinea.eus)

Zuzendaria: Tim Burton.
Aktoreak: Colin Farrell, Danny DeVito, Michael Keaton.
Herrialdea: AEB.
Iraupena: 112 min.

Ordutegia: ostiralean, igandean eta astelehenean 16:30ean.