Aste Santuko egunetan hainbat elizkizun egongo dira

Baleike 2019ko api. 15a, 18:16

Saiatz Ibarra barrutia osatzen duten elizetan hainbat ospakizun egingo dira ostegunetik astelehenera bitartean.

Atzo ospatu zen Erramun egunarekin sartu ginen Aste Santuan. Urtero legez, Saiatz Ibarra barrutia osatzen duten elizetan (Aizarnazabal, Artadi, Getaria, Oikia eta Zumaia) hainbat elizkizun eta prozesio izango dira. Fededunentzat egun garrantzitsuak dira, eta hau da datozen egunetan Zumaian izango den egitaraua:

Ostegun Santua

  • 19:00etan Jaunaren Afariko Meza.
  • 22:00etan otoitzaldia (Ordu santua).
  • Goizeko 9:30etatik 12:30era adiskidetze sakramentua bakarka jasotzeko aukera izango da Zumaiako parrokian. Oikian 17:00etan.

Ostiral Santua

  • 09:00etan Gurutz Bidea, Goiko plazatik Arritokietara.
  • 18:00etan Jaunaren nekaldiaren ospakizuna parrokian. Segidan prozesioa Arritokietara. Oikian 16:30ean egingo da Jaunaren nekaldiarekin ospakizuna.

Larunbat Santua

  • 21:00etan Pazko Gaubeila parrokian.

Piztuera Igandea

  • 10:30ean Resurrexit Arritokietan.
  • 11:00etan haurrekin Piztuera Igandeko Meza. Oikian 09:45ean egingo da, eta Artadin, 12:30ean.