Saregileen plazan kontzentratu da beste behin pentsionista talde bat

Baleike 2019ko api. 15a, 15:51

Astelehenero moduan, gaurkoan ere, jubilazio duinen alde kontzentrazioa egin du herriko pentsionista talde batek eguerdian.

Urtebete baino gehiago irauten ari den aldarriak ez du etenik, eta gaurkoan ere, beste astelehen batez, kontzentrazio egin du herriko jubilatu eta pentsionista talde batek. Ohi bezala, Saregileen plazan egin dute, 12:00etan.