Alondegia itxita egongo da Aste Santuan

Baleike 2019ko api. 15a, 15:07

Santelmoetako lehen asteburuan ere itxita egongo da (apirilak 27-28), baita San Telmo egunean (apirilak 29an) ere.

Aste Santuko jai egunak hasiko dira ostegunean, hori dela eta, Alondegia kultur etxea itxita izango da apirilaren 18tik 22ra arte. San Telmo jaiak etorriko dira ondoren, eta egun horietan ere (apirilaren 27an, 28an eta 29an) itxita egongo da. Apirilaren 30ean, ordea, irekita izango da kultur etxea, eta maiatzaren 1ean, asteazkenean, itxita.

Forondan, berriz, apirilaren 18tik maiatzaren 2a arte ez da ikastarorik emango, eta bertan aurkitzen den KzGuneak oporrak hartuko ditu bihartik 23ra. Maiatzaren 1ean ere itxita egongo da jai eguna delako.