Euskadiko batel txapelketa irabazi dute kadete mutilek

Baleike 2019ko api. 14a, 16:48

Zumaiako arraunlariek lan ederra egin dute Euskadiko batel txapelketako finalean. Lehen postuan sailkatu dira kadete mutilak, eta bigarrengoan infantil neskak eta infantil mutilak.

Euskadiko batel txapelketako finala jokatu dute gaur Legution. Bertan izan dira Zumaiako arraunlariak, eta emaitza bikainak lortu dituzte guztiek ere.

Nabarmentzekoa da kadete mutilen lana, lehen postuan sailkatu baitira; Tolosa, Isuntza eta Orioren aurretik. 

Lan ederra egin dute infantil neskek eta mutilek. Hain zuzen ere, bigarren postuan sailkatu dira biak. Beraz, apirilaren 27 eta 28an Vigon jokatuko den Espainiako txapelketan izango dira kadete mutilak, infantil neskak eta infantil mutilak.

Jubenil mutilek, aldiz, laugarren egin dute kontsolazio txandan.