Zabaldu dute pala txapelketa herrikoian izena emateko epea

Baleike 2019ko api. 14a, 13:30

Maiatzean hasiko da emakumezkoen eta gizonezkoen arteko VI. pala txapelketa herrikoia, eta izen ematea zabaldu dute dagoeneko. 

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi txapelketa desberdin izango dira: mutilen artekoa, banaka; eta nesken artekoa, binaka. 

Maiatzean hasiko dira partidak, baina dagoeneko izena eman dezakete parte hartzaileek, Metro tabernan edo 666 42 56 40 telefono zenbakira mezu bat bidalita.