Autobus geltokietan aldaketak izango dira apirilean eta maiatzean

Baleike 2019ko api. 13a, 11:55

'Patria' telesailaren grabaketa eta santelmoak direla eta, aldaketak izango dira hainbat egunez. 

Apirilaren 17an grabatuko dute Patria Zumaian. Hori dela eta, autobusak ez dira Txomin Agirre Kaia aldera sartuko eta Patxita Etxezarretan soilik geratuko dira. 

Apirilaren 24tik maiatzaren 6ra, aldiz, santelmoetan murgilduko da herria. Egun horietan ere autobusa ez da hirigunera sartuko.